AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Ekialdeko zuzendaritzak institututik kanporatzearekin mehatxatu du IAko militante bat

Errotuladore batekin ikusi, eta urtarrilaren 29ko manifestaziorako propaganda egin izana leporatuta egin diote mehatxu Gasteizko ikasleari. Koldo Mitxelena institutuan, berriz, IAren propaganda galaraziko dutela adierazi diete ikasleei.

Gasteizko (Araba) Ekialde institutuko zuzendaritzak ikastetxetik kanporatuko duela esan dio IAko militante bati. Gasteizko IAk salatu du, errotuladore batekin ikusi zutenez, inongo frogarik gabe leporatu zizkiotela urtarrilaren 29an Bilbon (Bizkaia) egitekoa den manifestaziora deitzeko agertutako margoketak.


"Zuzendaritzaren autoritarismoa argia da", azaldu dute ikasleek bideo batean: "Horrelako jarrerek, beldurraren bitartez, askatasun politikoa mugatzea dute helburu". Gasteizen bertan, gainera, IAren propagandarik ez dutela onartuko adierazi diete militanteei Koldo Mitxelena institutuko zuzendaritzak.


Autoritarismoaren gorakadari eta askatasun politikoen murrizketari aurre egiteko, urtarrilaren 29an Bilboko kaleak betetzeko deia egin du Gasteizko IAk. Bilbon eta Iruñean (Nafarroa) izango dira GKSk antolatutako manifestazioak, Burgesiaren diktadura gelditu! Ofentsiba ekonomikoa eta politikoa borrokatu lelopean.

Etxeko emakume langile bati sexu-erasoa egin dio kontratatu zuen gizonak
Etxeko lanak egin zitzan kontratatu zuen 71 urteko gizonak, eta lanean ari zela egin zion eraso joan den astelehenean.