AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Ekidak mural erraldoi bat egin du, GKSk larunbaterako antolatutako mobilizazioetara deitzeko

Larunbat honetan, GKSk deituta, "enpresari handien eta agintarien erasoaldiaren" kontrako manifestazioak izango dira Bilbon eta Iruñean. Horri lotuta, horma-irudi handi bat egin du Azkoitian Ekida Arte Ekimen Sozialistak.

Lau egun baino ez dira geratzen Gazte Koordinadora Sozialistak urte hasiera honetarako jarritako hitzordu garrantzitsuenerako: larunbat honetan, urtarrilaren 28an, manifestazio bana izango da Bilbon (Bizkaia) eta Iruñean (Nafarroa), "enpresari handien eta agintarien erasoaldiaren" aurka. Euskal Herri osoan barrena ikus daitezke mobilizazio horietara deitzeko mezuak, eta Ekida Arte Ekimen Sozialistak eskala handian egin du hori: mural erraldoi bat margotu du berriki, larunbateko manifestazioetara deitzeko.

Azkoitian (Gipuzkoa) egin dute horma-irudia, eta Gazte langileok borrokara da paretan idatzi duten leloa. Ikusi hemen margoketa-prozesuko hainbat irudi:

#U28Mobilizatu

Urtarrilaren 28an, @GKSozialista|k deituta, enpresari handien eta agintarien erasoaldiaren aurka mobilizatuko gara Bilbon eta Iruñean.

Gazte langileok borrokara! pic.twitter.com/DprXkg7o61

— EKIDA (@ekidatzen) January 23, 2023
Ostalaritzako esplotazio-sare bat desegin dute Donostian
Hiru pertsona atxilotu dituzte gutxienez 21 behargin esplotatzea eta Gizarte Segurantzari 80.00 euroko iruzurra egitea leporatuta. Behargin etorkinengana jotzen zuten, eta euren egoera legeztatzearen truke, miseriazko lan-baldintzak onartzera behartzen zituzten.