AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Elektrizitatea mozteko aukera izango du Espainiako Sare Elektrikoak

Eskariaren Erantzun Azkarreko Zerbitzua delakoa onartu du Espainiako Gobernuak. Horren arabera, 15 minutu lehenago jakinarazita, enpresa batzuei bideratutako elektrizitate horniketa eten ahal izango da.

Energiari lotutako hainbat neurri urgente kaleratu berri ditu Espainiako Gobernuak, eta horien artean dago Eskariaren Erantzun Azkarreko Zerbitzua izeneko mekanismo berria. Neguari begira sortu dute baliabide berri hori, eta antza, beranduenez azaroaren 1ean sartuko da indarrean. Mekanismo horrek elektrizitate horniketan esku hartzea ahalbidetuko dio Espainiako Sare Elektrikoari (REE), "elektrizitate eskariak programatutako eskaintza gainditzen" duen uneetan: legez, "kontsumitzaile handien" elektrizitate horniketa osorik edo modu partzialean eteteko aukera izango du REEk.

Hamabost minutu lehenago emango die mozketaren berri enpresei, eta gehienez hiru ordura arte etengo die elektrizitate horniketa; gobernuaren esanetan, enpresa horiek "konpentsatuko" dituzte gero. Nagusiki enpresa industrialei ezarriko zaie neurria, baina baita zerbitzu-enpresei ere.

Energia Trantsiziorako ministro Teresa Riberaren esanetan, "puntako uneetan" mekanismo hori aplikatu ahal izateak "malgutasuna" emango dio "sistemari", horniketa zuzenean moztean "eskaria murrizten" delako.

Hedonai estetika-zentroan borrokari ekin diote langileek eta Donostiako Laneko Autodefentsa Sareak
Zentroko osasun-baldintzak bermatzeko neurriak har ditzala eskatu diote enpresari.