AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Elektrokutatuta hil da langile bat Arratzun

Goizeko 09:00ak aldera gertatu da lan-istripu hilgarria. Aurten, gutxienez hamalau lan-heriotza izan dira Euskal Herrian.

Gaur, martxoaren 17an, beste behargin batek galdu du bizia soldatapean lanean ari zela. Goi-tentsioko linea baten deskarga elektrikoa jasan du langileak, eta elektrokutatuta hil da bertan. Goizeko 09:00ak aldera gertatu da.

Bi hilabete eta erdi baino ez dira igaro urtea hasi zenetik, eta, dagoeneko, hamalau langilek galdu dute bizia Euskal Herrian lanean ari zirela, sindikatuen zenbaketaren arabera.

'Argazki gutxiago eta baliabide gehiago', salatu dute Salburuako irakasleek Jaurlaritzaren bisitan
Eskola inauguratzera bertaratu dira Pradales, Pedrosa eta Guerrero, baina hainbat salaketa egin dituzte irakasleek: giza-baliabide falta, burokratizazioa eta askotariko inposaketak salatu dituzte.