AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Elizaren inpunitatea borrokatzera deitu du Goierriko Itaiak

Gutxienez hiru adingaberi sexu-erasoak egin dizkien elizgizon bat apaiz laguntzaile izendatu dute Beasainen, eta larunbatean egin zuen protesta bat Goierriko Itaiak.

Elizaren inpunitatea borrokatu! aldarripean egin zuten atzo protesta bat Beasainen (Gipuzkoa), Goierriko Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak antolatuta. Izan ere, berriki atera da argitara Juan Mari Mendizabali apaiz laguntzaile kargua eman diotela Beasainen. Bikario nagusi izandakoa da Mendizabal, eta 2016an kargugabetu zuten, hiru haurri egin zizkien sexu-abusuengatik epaitua izan ostean. Orain, berriro arituko da elizgizon modura, Goierrin.

Semearen eskubideen alde borrokan jarraitzen du Asier Guridi iheslari politikoak
Venezuelan heriotz zibil egoeran izan ostean, duela gutxi eskuratu du nortasun zedula oƱatiarrak. Orain, semearen jaiotza-agiria alda dezatela eta horri lotutako eskubideak lor ditzala exijitzen du.