AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Elkarretaratzea egin dute Irungo Brioche-Pasquier enpresako langileek

Aurrera doa Irungo lantegia ixteko prozedura, eta borrokan dihardute beharginek. Atzo San Juan plazan elkartu ziren, kaleratzeak zein lekualdaketak salatzeko.

Atzo, igandea, Irungo (Gipuzkoa) Brioche-Pasquier lantegiko dozenaka langile elkartu ziren herriko San Juan plazan, aurrera baitoa ixte prozedura. Sindikatuen esanetan, prozesua "gardentasunik gabe" egiten ari da enpresako zuzendaritza; izan ere, beharginekin banan-banan ari dira negoziazioak egiten, eta horrek haien zaurgarritasun egoera areagotu besterik ez duela egiten salatu dute langileek. "Borondatezko" kaleratzeak lortzea nahiz lekualdatuko dituzten langileen lan-baldintzak okerragotzea bilatzen du zuzendaritzak, gaitzetsi dutenez.

160 langile baino gehiago dira Brioche-Pasquierren Irungo lantokian, eta 2019an jakinarazi zuten ixteko erabakia hartu zuela enpresak.

Ia zazpi asteko grebaren ondoren, kaleratzeak ekiditea lortu dute H&Mko langileek
Apirilaren 22an hasi zuten greba beharginek eta, 55 egunen ostean, kontziliazioa gauzatzen eta astean 30 ordutik gora lan egiten duten langileak ez kaleratzea lortu dute. Lan-baldintzak mantentzea ere lortu dute.