AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Elkarretaratzea egingo dute Mungian, asteburuan sexu erasoa jasan zuen emakumeari babesa adierazteko

Asteburu honetan gutxienez sexu eraso bat izan da Mungian; 45 urteko gizonezko mungiar batek eraso egin dio 39 urteko emakume bilbotar bati. Aske utzi dute erasotzailea, badaezpadako neurririk gabe.

Pasa den larunbatean, hilak 12, sexu eraso bat izan zen Mungian (Bizkaia). 45 urteko gizonezko mungiar batek eraso egin zion 39 urteko emakume bilbotar bati. Gaualdean salatu zuen jazotakoa emakumeak. Azaldu zuenez, erasotzaileak bere Mungiako etxera eraman zuen, eta bertan egin zion eraso. Atxilotu egin zuten gizonezkoa, eta epailearen aurretik igaro da dagoeneko. Hark aske utzi du atxilotua, inolako badaezpadako neurririk gabe.

Erasoa salatzeko eta erasotutako emakumeari elkartasuna adierazteko elkarretaratzea egingo dute gaur, hilak 14, Mungian. 19:00etan jarri dute hitzordua, udaletxearen atarian. 10 minutuko ekimena izango da.

Ikasle Abertzaleek elkarretaratzeak antolatu dituzte campusetan, Kataluniako erreferendumaren auziko epaia dela-eta
Auzitegi Gorenak gaur jakinarazi du Kataluniako erreferendumaren auzian epaitutakoen aurkako epaia. Hala, bederatzi eta 13 urte bitarteko espetxe zigorrak ezarri dizkiete bederatzi kargudun politikori. Ikasle Abertzaleek elkarretaratzera deitu dute Leioan, Gasteizen, Iruñean, Ibaetan eta Bilbon, campusetan.