AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Elkarretaratzeak antolatu ditu UIBk, EHUko errektoretza bozen "zilegitasunik eza" agerian uzteko

Azaroaren 26an egingo dituzte mobilizazioak, EHUko errektoretza hauteskundeen egunean, Gasteizen, Donostian, Bilbon eta Leioan. "Jasaten ari garen krisialdi honen erdian hauteskunde hauek burutzea onartezina da", nabarmendu du UIBk.

EHUko errektoretza hauteskundeen "zilegitasunik eza" agerian uzteko asmoz, elkarretaratzeak antolatu ditu Unibertsitateko Indar Batasunak (UIB) azaroaren 26rako. Egun horretan egingo dituzte errektore berria hautatzeko bozak, eta "EHUren faltsukeriaren aurrean", antolakuntzari ekiteko deia luzatuko dute berriz ere.

Joan den astean plazaratutako azterketaren ildotik, UIBk azaldu du unibertsitateko langile klasearen (ikasle, irakasle, garbitzaile, ikerlari) baldintza materialen aurkako ofentsiba betean direla, eta "jasaten ari garen krisialdi honen erdian hauteskunde hauek burutzea onartezina" dela. Garbitzaileen egoera eta greba, ikerlariei EPIF-a ez aplikatzea, edo pobretze orokortuaren erdian ere kostuak mantentzea jarri dituzte adibide modura.


ELKARRETARATZEAK

Honakoak dira azaroaren 26rako egindako deialdiak: EHUren faltsukeriaren aurrean, ekin antolakuntzari. Unibertsitateko langile klasearen alde lelopean:

  • Gasteiz (Araba): 12:45ean, Elurretan.
  • Donostia (Gipuzkoa): 13:00ean, Aulariopean.
  • Leioa (Bizkaia): 13:00ean, errektoretza aurrean.
  • Bilbo (Bizkaia): 14:00etan, Sarriko sarreran.
Jaione Jauregi iheslari politikoa Espainiaratzea onartu du Belgikak
Jauregiren abokatuek jarritako helegitea baztertu du Belgikako Kasazio Auzitegiak, eta beraz, onartu egin dute estradizioa. Berri agentzien arabera, bi hilabeteren buruan utziko dute Espainiaren esku.