AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Elkarretaratzeak egin dituzte hainbat ikastetxetan, askatasun politikoen urraketa salatzeko

Ikastetxeetako zuzendaritza gehienek irailaren 15eko ikasle grebari jarritako oztopoak eta lan politikoa egiteko zailtasunak salatu dituzte IAko kideek. Borrokan jarraitzeko hautua egin dute, "lan politikoa egiteko bermeak izan arte".
Askatasun politikoen defentsan, langile antolakuntza lemapean.


Ikasle Abertzaleakek irailaren hasieran aurkeztutako Ondorioak ez ditzala langile klaseak ordaindu! dinamikaren harira, greba eskaerak egin zituzten ikasleek EAEko 76 ikastetxetan. Horietako 58 hezigunek ukatu zieten grebarako eskubidea ikasleei, IAko kideek larunbatean ohar bidez salatu zutenez.

Ikasle grebara begira aurkeztu ziren hiru aldarrikapenetako bat zen, hain zuzen, "lan politikoa eta militantea egiteko eskubidea bermatzea". Eskubide horren defentsan egin dute protesta gaur, zuzendaritzen "jarrera autoritarioa" irmoki salatuz.

Ikasleek azpimarratu dutenez, mobilizazio egunaren ostean ere jarduera politikoa aurrera eramateko oztopoak izaten jarraitu dute; propaganda jartzeko, aurkezpenak egiteko eta biltzeko, besteak beste. "Osasun neurriak betetzeko ezintasunaren aitzakiapean, lan politikoa egiteko ditugun baliabide guztiak neutralizatu dituzte", argudiatu dute IAko kideek.

Eskubideen urraketaren aurrean, argi diote: "Lan politikoa egiteko bermeak izan arte borrokan jarraituko dugu".

Loiuko Sisteinge enpresako langile bat eraila, Kantabrian erredurak jasan ostean
Derivados del Fluor enpresak azpikontratatuta ari zen lanean Ontonen (Kantabria). Urtea hasi zenetik, gutxienez 40 langile hil dituzte haien lanpostuetan.