AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Elkartasun egitarau bat antolatu dute Zestoako Gaztetxe berrian, larunbat honetarako

Huste arriskuan daude Zestoako Gaztetxean. Inguruko hainbat eragileren eta Langile Kontrolpeko Espazioren babesarekin, elkartasun egitarau bat prestatu du Zestoako Gazte Asanbladak datorren larunbaterako. Tartean, manifestazio bat egingo dute arratsaldean, Gaztetxea zentrora lekualda dezatela exijitzeko.

Zestoako (Gipuzkoa) Gazte Asanbladak atzo jakinarazi zuen berehalakoa izan daitekeela Gaztetxe berriaren hustea, zentroko lokalaren birjabetzearen kontrako salaketa bat aurkeztu baitu eraikinaren legezko jabeak; Elizak. Asanbladako kideek aurreko astean azaldu zuten lokalera sartu zirela, Gaztetxea zentrora tokialdatuko dela ziurtatzeko eta azpiegitura-arazoari irtenbide bat emango zaiola bermatzeko. Bi urte igaro dira asanbladak Gaztetxea lekualdatzeko borrokari ekin zionetik, eta urtebete baino gehiago, udalarekin eta Elizarekin sortutako negoziazio-mahaian, Gaztetxea zentroko lokal horretara aldatzeko konpromisoa hartu zenetik.

Birjabetutako espazio berrian tinko jarraitzen dute Zestoako Gazte Asanbladako kideek, eta elkartasun egitarau bat antolatu dute larunbat honetarako, martxoaren 4rako. Inguruko zenbait eragileren eta Langile Kontrolpeko Espazioren babesa jaso dute ekimen horretan; hain justu, Azkoitiko Gazte Asanbladarena, Azpeitiko Gaztetxearena, Azpeitiko Esklabak Zentro Sozialistarena, Argizulo elkartearena, Zumaiako Etxape Zentro Sozialistarena eta Zarauzko Danda Gazte Asanbladarena.

Larunbatean, zehazki, 09:30ean Zestoako Gaztetxe berrira bertaratzera deitu dute asanbladako kideek. Gaztetxean auzolanean arituko dira goiz osoan zehar, eta bazkaltzeko aukera izango da gero. Solasaldi baten ondoren, mobilizazio bat egingo dute 19:00etan hasita, Zestoako kaleetan. Gaztetxea zentrora tokialda dezatela exijituko dute manifestazioan, bai eta Gaztetxearen auziari behin betiko irtenbide bat eman diezaiotela ere.

Pertsona etxegabe bat hil da Hendaian
Hendaiako Kaneta portuan topatu dute hilik etxerik gabeko gizonezko bat. Aurten, gutxienez bi pertsona etxegabe hil dira Euskal Herrian.