AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Elkartasun Kutxa bat jarri du martxan Ipar Euskal Herriko GKSk

GKSko kide bat epaituko dute maiatzaren 31n, margoketa batzuk direla-eta. Epaiketaren gastuei aurre egiteko sortu dute Elkartasun Kutxa.

Ipar Euskal Herriko Gazte Koordinadorak otsailean jakinarazi zuen kide bat auzipetu zutela, Zuberoan agertu ziren pintaketa batzuen harira. Maiatzaren 31n epaituko dute gaztea Pauen (Okzitania).

Prozesu judizialak dituen gastu ekonomikoei aurre egin ahal izateko, Elkartasun Kutxa bat jarri du martxan GKSk. Atari honetan egin daiteke ekarpen ekonomikoa: https://www.helloasso.com/associations/elkartasun-kutxa/formulaires/2/widget

Ategorrietako sarraskiaren harira, hitzaldi bat eta ekitaldi bat antolatu dituzte Donostiako eta Oarsoaldeko Kontseilu Sozialistek
Bigarren Errepublikaren garaian Guardia Zibilak hildako zazpi grebalariak oroituko dituzte maiatzaren 27an, eta horretaz gain, sarraskiari buruzko hitzaldi bat egingo dute maiatzaren 21ean.