AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Emakume bat abortatzera behartu du bere bikotekideak Gasteizen

Adingabea da abortua izan duen emakumea, eta ospitalera eraman behar izan zuten aurreko larunbatean. Atxilotu egin zuten bere mutil laguna; 21 urte ditu.

Gasteizko (Araba) Salburua auzoko etxebizitza batean izan ziren gertakariak pasa den larunbatean. Hainbat hedabidek jakinarazi dutenez, emakume bat abortatzera behartu zuen bere bikotekideak; adingabea da emakumea, eta ospitalera eraman behar izan zuten.

Larunbat gauean, Ertzaintzari abisu bat eman zioten, haurdun zegoen emakume gazte batek umea galdu berri zuela-eta. Etxebizitzara bertaratu zen poliziak, eta abisua egiaztatu zutenean, ospitalera eraman zuten emakumea; bertan artatu zuten osasun-zerbitzuetako langileek. Lau hilabete zihoan haurdun.

21 urte ditu bere mutil lagunak, eta hura ere etxebizitzan zegoen une horretan. Atxilo eraman zuten; bikotekidea abortatzera behartzeagatik, emakumeen kontrako indarkeria delitu bat leporatu diote.

Artxandako funikularreko langileek lanuztea egin dute gaur
Lan-segurtasun eskasa salatzeko egin dute lanuztea, eguerdiko 13:30ean. Segurtasun-protokolo berriaren alde egiten dute langileek, hainbat istripu izan baitituzte azken urtean.