AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Emakume bat atxiki eta eraso du gizonezko batek Bilbon

Bizkaiko hiriburuko etxebizitza batean atxiki ostean, sexu-erasoa egin dio gizonezko batek emakume bati. Aste honetan, gutxienez lau erasoren berri eman dute Euskal Herrian.

Atzo, apirilak 10, eraso bat salatu zuen emakume batek Bilbon (Bizkaia). Jakinarazi zuenez, gizonezko batek hiriburuko etxebizitza batean atxiki zuen bere borondatearen aurka, eta sexu-erasoa egin zion. Emakumeak ihes egitea lortu zuen gero.

32 urte ditu erasotzaileak, eta atzo bertan eraman zuten atxilo.

Aste honetan, gutxienez lau erasoren berri eman dute Euskal Herrian, Hendaian (Lapurdi), Santurtzin (Bizkaia) eta Gasteizen (Araba).

Pertsona etxegabe bat gasolinaz blaitu dute Alegian
Udaletxeko arkupean lo egiten duen pertsona bati eraso egin diote gaur goizean: "burutik behera" gasolina bota diote lo zegoenean.