AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Emakume bat atxikitzen saiatu da gizonezko bat Gasteizen, ukituak egin ostean

Mendizorrotza auzoko ostalaritza establezimendu baten inguruan izan zen erasoa, igandean. Gizonezko batek ukituak egin zizkion emakume bati, eta gero, bortxaz, furgoneta baten sartzen ahalegindu zen.

Joan den igandean, urtarrilak 19, beste emakume bati egin zioten eraso Gasteizen (Araba). Oraingoan, Mendizorrotza auzoan jazo zen erasoa, ostalaritza establezimendu baten inguruan. EITB-ren arabera, emakume batengana hurbildu eta ukituak egin zizkion gizonezko batek, ezer esan gabe. Tokitik alde egin eta urruntzen saiatu zen emakumea, baina haren kontra oldartu eta bera atxikitzen saiatu zen erasotzailea. Hain zuzen, bera furgoneta baten sartzen ahalegindu zen.

54 urte ditu gizonezkoak, eta sexu abusuak zein legez kanpoko atxiloketa delituak leporatu dizkiote.

Atzo, hilak 20, beste eraso baten berri eman zuten hedabideek. Izan ere, duela astebete salatu zuen emakume batek gizonezko batek eraso egin ziola Bilbon (Bizkaia), Gurutze auzoko taberna batean. Asteburu horretan, beste sei emakumeri egin zieten eraso, gutxienez.

Gaur Froneriko langile guztiek egin dute greba, lantokiko berregituraketari aurre egiteko
Datozen hiru egunetan ere grebara joko dute Araiako Froneri fabrikako beharginek, haien lanpostuen defentsan. Planta berregituratu nahi du enpresa zuzendaritzak, eta lantegiari "lana kendu" nahi diola salatu dute langileek; hain zuzen, bertako hainbat jarduera azpikontratatzea eta kanporatzea baita asmoa. 400 langile inguru dira Araian, eta heren bat ez da modu jarraikorrean aritzen.