AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Emakume bat bahitu eta hiru egunez sexu erasoak egin dizkiote lau gizonezkok, Bilbon

Erasotutako emakumeak jarri du salaketa, eta Basurtoko erietxera eraman dute ondoren. Hala, sexu erasoa eta bahiketa leporatuta atxilotu ditu Ertzaintzak lau gizonezko, bart arratsaldean. Horietako bat, baina, aske utzi dute ondoren.

Emakume bat bahitu eta, taldean, hiru egunez sexu erasoak egin dizkiote lau gizonezkok, Bilbon (Bizkaia). Bart arratsaldean jarri zuen salaketa emakumeak, Bizkaiko hiriburuan, eta Basurtoko erietxean artatu behar izan dute gero. Hala, erasoekin lotuta, Ertzaintzak lau gizonezko atxilotu zituen atzo, igandea. Horietako bat, baina, aske utzi dute dagoeneko: ez dute argitu erasoarekin loturarik ote duen. Gainontzeko hirurak epailearen aurretik igaroko dira datozen orduetan. 33 eta 36 urte bitarte dituzte erasotzaileek.

Gutxienez hiru emakume erasotu dituzte asteburuan Gasteizen
Asteburu honetan Gasteizen gertatu diren hiru eraso direla-eta, hiru gizonezko atxilotu ditu Gasteizko Udaltzaingoak. Bi eraso ostiralean gertatu ziren, eta bestea, berriz, larunbatean. Epailearen esku utzi dituzte atxilotu guztiak.