AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Emakume bat bi egunez bahitu du bere bikotekide ohiak, Iruñean

Pasa den larunbatean, emakume bat bortxaz harrapatu eta bere autora sartu zuen gizonezko batek. Noraezean, bi egunez izan du bahituta, auto barruan. Azkenean, Castellonen atxilotu dute erasotzailea.

Larunbatean, azaroak 16, emakume batengana gerturatu zen haren bikotekide ohia, lanera zihoala. Iruñean (Nafarroa) izan zen. Hala, mehatxuen bitartez, auto batera sartzera behartu zuen 30 urteko gizonezkoak.

Horren ostean, bi egunez ibili zen inguruko errepideetan, noraezean, eta auto barruan bahituta izan du emakumea. Poliziak bahiketaren berri izan zuen gero, eta azkenean, Castellonen atxilotu zuen erasotzailea. Legez kanpoko atxikipena, sexu erasoa eta lesioak egotzi dizkiote.

Estradizio arriskuan daude Iratxe Sorzabal, David Pla eta Nekane Txapartegi
Frantziako Auzitegi Gorenak atzera bota du Iratxe Sorzabalen auzia Luxemburgoko Auzitegira eramatea, hark jasandako torturak egiaztatuta dauden arren. Hala, Kasazio Auzitegiak onartu egin du preso politikoa Espainiaratzea. Bestalde, David Pla ere estraditatzea onartu berri du Parisko Dei Auzitegiak, '(h)Alboka' auziaren harira. Nekane Txapartegi errefuxiatu politikoari dagokionez, hura atxilotzeko euroagindua igorri du Espainiako Gobernuak. Espainiako Auzitegi Nazionalak maiatzean deitu zuen deklaratzera, baina ez zen agertu. Txapartegik ere torturak salatu zituen 2009. urtean.