AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Emakume bat bortxatu du gizon batek Bilbon

Gizonezkoak Abandon bortxatu zuen emakumea, joan den larunbat goizaldean. Telefono mugikorra eta diru zorroa lapurtu zizkion, gainera.

Emakume batek salatu duenez, aurreko larunbat goizaldean bortxatu zuen gizon batek Abandon (Bilbo, Bizkaia). Azaldu du kale txiki batera eraman zuela eta han bortxatu zuela; gero, gainera, telefono mugikorra eta diru zorroa lapurtu zizkion. Ezagutu berriak ziren.

Erasotua izan bezain pronto jo zuen udaltzainengana emakumeak, eta salaketa aurkeztu zuen ondoren. Oraingoz ez dute bortxatzailea atxilotu.

AƱorgako Gazte Asanbladak 'Errepresioari aurre egin' elkartasun dinamika aurkeztu du
Pandemia garaian izan den errepresio poliziala salatzea eta jazarriak izan direnei sostengu ekonomikoa ematea dira dinamikaren helburuak. Diru bilketak jarriko dituzte martxan, eta elkartasun afari bat ere egingo dute.