AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Emakume bat bortxatu du gizon batek Erandioko Sonora diskoteka inguruan

Emakumea harrapatu eta bortxatu zuen 25 urteko gizonak, ostiral goizaldean. Handik hainbat ordura atxilotu zuten erasotzailea.

Ostiral goizaldean emakume bat bortxatu zuen gizon batek Sonora diskoteka inguruan. Erandion (Bizkaia) dago dantzalekua. Parkingean harrapatu zuen emakumea erasotzaileak, eta bortxatu egin zuen. Hainbat gaztek lagundu zioten gero emakumeari; 07:00ak aldera salatu zuen gertatutakoa, eta ospitalera eraman zuten.

14:00ak aldera atxilotu zuten bortxatzailea Santurtziko (Bizkaia) etxebizitza batean. 25 urte ditu.

Emakume bati eraso diote hainbat gizonek Gasteizen
Larunbat gauean eraso zioten emakumeari, etxera bidean zela; ospitaleratuta jarraitzen du.