AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Emakume bat bortxatu du gizon batek Iruñeko Alde Zaharreko atari batean

Larunbat goizaldean, emakumea etxera bidean zela harrapatu zuen gizon batek, eta atalondo batera eraman zuen indarrez. Itaiak protestara deitu du bihar arratsalderako, 'Indarkeria matxista orori aurre egin' lelopean.

Aurreko larunbatean, 05:00ak aldera, emakume bat bortxatu zuen gizon batek Iruñeko (Nafarroa) Alde Zaharrean. Gaztelu plaza inguruan eraso zion emakumeari: etxera bidean zela harrapatu zuen gizonak, eta atari batera eroan zuen, indarrez. Han bortxatu zuen.

Atalondo horretan bizi den pertsona batek entzun zituen emakumearen oihuak, eta polizia-indarrak ohartarazi zituen. Emakumeak emandako deskribapenari esker, bortxatzailea identifikatu eta atxilo eraman zuten zenbait ordu beranduago. Iruñeko epaitegiaren esku geratu da auzia.

Itaiaren elkarretaratzea, bihar

Erasoa salatu eta protestara deitu du Iruñerriko Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak. Bihar izango da elkarretaratzea, 20:00etan, udaletxe aurrean.

Israelek heriotza-zigorra jarri nahi die Palestinako "terroristei"
"Israelgo Estatua kaltetzeko asmoz" israeldarrei eraso egiten dieten palestinarrei heriotza-zigorra ezarri ahal izatea onartu nahi du Israelgo Gobernuak. Israelgo indarrek gutxienez 150 palestinar erail zituzten iaz, 2021ean hildakoen bikoitza; aurten, gutxienez 62 palestinar hil dituzte jada.