AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Emakume bat bortxatu dute Barakaldon

Momentuz aske geratu da erasotzailea, epaitegiaren deiaren zain. Gaur bertan, elkarretaratzea egin dute Barakaldon, erasoa gaitzesteko.

Joan den igandean egin zioten sexu-erasoa emakumeari, Barakaldoko (Bizkaia) etxebizitza batean. Gauean bertan salatu zuen bortxaketa erasotua izan zen emakumeak, eta Gurutzetako Ospitalean artatu zuten gero

Antza, bortxatzailea ezagutzen du emakumeak, eta astelehenean atxilotu zuten polizia-agenteek. Barakaldoko epaile baten aurrera eraman zuten, eta aske uztea erabaki zuen hark. Hainbat hedabideren arabera, aurrerago deituko dute erasotzailea epaitegian aurkeztu dadin.

Erasoa salatzeko, Barakaldon elkarretaratze bat izan da gaur bertan, 18:00etan, udaletxe aitzinean.

Gaur deklaratu behar izan dute Itxaso Zalduak, Ruben Gelbentzuk eta Jon Lizarribarrek, 2002ko ekintza baten harira
Bideokonferentzia bidez egin dituzte adierazpenak, eta ukatu egin dute 2002an Leitzako ekintza batean parte hartu izana. Mikel Karrera preso politikoa ere auzipetu dute kausa horren harira. Itxaso Zaldua uztailean atxilotu zuten, eta hura ere preso dute ordutik.