AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Emakume bat bortxatu dute Eibarren, eta beste bat bortxatzen saiatu dira Ormaiztegin

Ostiral gauean emakume bat bortxatu zuen bere lankide batek, Eibarko etxebizitza batean. Joan den asteburuan, bestalde, festak izan dira Ormaiztegin, eta emakume bat bortxatzen saiatu direla salatu du Itaiak.

Pasa den larunbatean 27 urteko gizon bat atxilotu zuten Eibarren (Gipuzkoa), ostiral gauean emakume bat bortxatzeagatik. Lankideak dira, eta erasotzailearen etxebizitzan izan zen bortxaketa: gizonak sexu-harremanak izatera behartu zuen emakumea, eta azken horrek ihes egitea lortu zuenean aurkeztu zuen salaketa. Atzo goizean igaro zen bortxatzailea epailearen aurretik.

Ormaiztegin (Gipuzkoa), gainera, emakume bat bortxatzen saiatu dira asteburuan, Goierriko Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak jakinarazi duenez. Hain zuzen, herriko jaiak ospatu dituzte herri horretan joan den asteburuan.

Erasoa dela-eta, protestara deitu dute Itaiako kideek: elkarretaratze bat egingo dute gaur, azaroaren 21ean, 19:30ean Ormaiztegiko plazan.

Bestalde, Okzitaniako Tonneins herrian erailketa matxista bat izan da berriki. 31 urteko gizon batek 14 urteko neska bat bahitu, bortxatu eta erail zuen aurreko ostiralean; Bordele eta Tolosa artean topatu zuten neskaren gorpua.

Eroskik 105 milioi euroko irabaziak eskuratu ditu, 2007tik izandako emaitzarik onenak
Elikagaien prezioen igoera historikoaz baliatuta, pandemia sasoiko galerak konpentsatu eta zor ugari kitatu ahal izan ditu enpresak bere 1.645 saltokietan. Bien bitartean, elikagaiak iaz baino %15,4 garestiagoak dira.