AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Emakume bat bortxatu dute Iruñeko atari batean

21 urteko erasotzaileak atari bateko gela batera eraman zuen emakumea, eta han bortxatu zuen. Epailearen esku utzi dute.

Beste eraso baten berri eman dute Iruñean (Nafarroa). Asteburuan 21 urteko gizonezko bat atxilotu zuten emakume bat bortxatzeagatik; jakinarazi dutenez, otsaileko aurreneko astean izan da erasoa.

Antza, hitzordu bat jarri zuten emakumeak eta gizonak, ustez, hainbat lagunekin elkartzeko. Dena den, gizona bakarrik agertu zen adostutako lekura, eta bera bizi den atarira joatera behartu zuen emakumea. Hango gela batean bortxatu zuen.


Ekida sortu da, "sozialiston kultur ekimena"
Kulturaren eta artearen esparruak ikuspuntu sozialista batetik lantzeko sortu da Ekida, eta izen bereko webgune bat jarri dute martxan horretarako. Hala ere, ekimenak baditu "hedabide-izaeratik haragoko asmoak ere".