AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Emakume bat bortxatu zuten Iruñean larunbat gauean

Gizon batek Mendillorri inguruan egin zion eraso emakume bati, eta zabalik dago gertatutakoa ikertzeko prozedura.

Gaur jakinarazi dutenez, salaketa bat aurkeztu dute Iruñean (Nafarroa): dirudienez, larunbatetik iganderako gauean emakume bat bortxatu zuen gizon batek Mendillorri inguruan. Gertatutakoa ikertzen ari da Foruzaingoa, eta oraingoz ez dute zehaztapen gehiagorik eman.

Gau berdinean, San Fermin jaietan, gutxienez lau emakume ziztatu zituzten Iruñean.

Gutxienez lau emakume ziztatu dituzte Iruñeko San Fermin jaietan
Ziztadak sentitu zituzten lau emakumeek, eta zorabioa eta desorientazioa gero. Gora doaz ziztada bidezko erasoak Frantziako Estatuan eta Europako beste toki batzuetan.