AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Emakume bat drogatu eta bortxatu dute Bilbon

Bilboko Ormaetxe tabernako nagusiak bortxatu zuen emakumea, jakinarazi dutenez.

Bilbon (Bizkaia) bortxaketa baten berri eman dute orain dela egun gutxi. Emakume bat drogatu eta bortxatu zuen gizon batek, eta erasotzailea nor den ere jakinarazi dute: Bilboko Alde Zaharreko Ormaetxe tabernako nagusia da.

Taberna bereko lan-gehiegikeriak salatu zituzten iaz hango langileek eta Bilboko Langile Autodefentsa Sareak. Besteak beste, "egiatan egindako lan-orduak islatzen ez zituzten kontratuak, komunikazio falta eta ostalaritzaren itxieraren osteko erabateko babesgabetasun egoera" jasan zituzten Ormaetxeko beharginek.

Bere bizilagunak hainbat urtez bortxatu duela salatu du emakume batek Donibane Garazin
2012-2015 artean bortxatu zuen mutilak. Erasotuak 8 urte zituen orduan, eta 15 erasotzaileak. Ikerketa bat ireki du Baionako epaitegiak salaketa eman ondoan; erasotzailea auzipetua izan da aurretik, joan den urtean adingabe bat sexualki esplotatu zuelako.