AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Emakume bat epaituko dute Barakaldon, bera kolpatu zuen bikotekide ohiari aurre egiteagatik

Sestaon, bi ukabilkada eman eta bultza egin zion andreari bikotekide ohiak. Erasotzaileari "putaseme" deitu zion berak, eta horregatik epaituko dute.

Indarkeria matxista jasan duen emakume bat epaituko dute Barakaldon (Bizkaia), bere erasotzaileari aurre egiteagatik. Sestaoko (Bizkaia) etxebizitza batean eraso zion andreari gizonezkoak: bi ukabilkada eman zizkion, eta ate baten kontra bultzatu zuen. Hori dela-eta, emakumeak "putaseme" esan zion bikotekide ohiari, eta epaitu egingo dute, erasotzailea iraintzeagatik.

Ezkerraldeko Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak seinalatu du gertatutakoak agerian uzten duela "instituzio burgesek, gu babestetik urrun, jopuntuan jartzen gaituztela, erasotzailea beharrean". "

Irailaren 17an izango da Zornotzako Matrailu Gaztetxearen kontrako epaiketa
Bi gazte epaituko dituzte egun horretan, Gaztetxearen aurkako prozesu judizialaren barruan. 2021etik dago martxan Matrailu.