AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Emakume bat eraso du bikotekideak Donostiako hotel batean

Astelehen gauerdian, bikotekidea bortxatzen saiatu zen 19 urteko gizonezko bat.

Irutxuloko Hitza-k jakinarazi duenez, astelehen gauerdian sexu-eraso bat izan zen Donostiako (Gipuzkoa) hotel batean. Bikote bat gaua han igarotzekoa zen, eta emakumea eraso zuen 19 urteko gizonak: emakumeak azaldu zuenez, bikotekidea bera bortxatzen saiatu zen.

Hoteleko gelatik ihes egitea lortu zuen emakumeak, eta Ertzaintzari hots egin zion. Osasun-langileak bertaratu eta hotelean bertan artatu zuten; gero, ospitalera eraman zuten.

Gelan sartu ziren ertzainak, eta atxilo eraman zuten erasotzailea. Epaileen esku utzi zuten ondoren.

Eraso matxista bana egin diete bi emakumeri, Barakaldon eta Zizurkilen
Barakaldon, kuter batekin eraso dio emakume bati haren bikotekideak, eta elkarretaratze bat egin dute erasoa salatzeko. Zizurkilen, ordea, erasoaren gaineko xehetasunik ez dute zabaldu.