AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Emakume bat etxetik botatzen saiatzen ari dira Bilbo Zaharrean

Bilbo Zaharreko bizilagunari asteartean jakinarazi zioten bi egunen buruan kaleratuko zutela etxetik. Ertzaintza eta Bilboko Udaltzaingoa bertaratu dira etxegabetzea gauzatzera, eta dozenaka pertsona aurkitu dituzte atarian, kaleratzea geratzeko asmoz.

Emakume bat etxetik botatzen saiatzen ari dira gaur, irailak 10. Bilbo Zaharreko etxebizitza batean bizi da 60 urteko bizilaguna, eta epaiketa egin zioten alokairua ez ordaintzeagatik. Ebazpena argia izan zen: etxegabetu egingo zutela erabaki zuen epaileak. Kaleratze agindua ekainekoa bada ere, iragan asteartean, hilak 8, jakinarazi zioten zehazki noiz karrikaratuko zuten: bi egunen buruan, alegia, gaur.

Ertzaintza eta Bilboko Udaltzaingoa izan dira, etxegabetzea gauzatzeko, Urazurrutia kalera bertaratu direnak. Atarian, baina, dozenaka pertsona zeuden goizetik, kaleratzea gelditzeko asmoz. Bertan zeudenen aurka egin dute poliziek, eta kargak izan dira.

Kaleratzeen aurkako mobilizazioei ekin diete ITP Aeroko langileek
ITP Aerok 300 behargin kaleratu nahi ditu Bizkaian. Mobilizazioak hasi dituzte Zamudioko fabrikako langileek: hiru protesta egingo dituzte egunotan, eta larunbaterako, manifestazioa deitu dute Bilbon.