AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Emakume bat etxetik kaleratu nahian ari da Desokupa enpresa Portugaleten

Portugaleteko Gizarte Eskubideen Bulegoak eman du, ustez, Desokupak Euskal Herrian egin duen aurreneko esku hartzearen berri: Portugaleten, emakume bat etxegabetu nahian ari dira enpresako hainbat kide. Orain artean "alokairu beltzean" egon da etxebizitza, legezko jabeak ez baitu kontraturik egin. Hala, auzitara jo ezin duenez, Desokuparen bidez kaleratu nahi du emakumea.

Atzo, asteazkena, adierazpen bat argitaratu zuen Portugaleteko (Bizkaia) Gizarte Eskubideen Bulegoak. Modu horretan jakinarazi zuten bulegoko kideek Desokupak Portugaleten esku hartu duela, emakume bat etxetik botatzeko: enpresako hainbat kide emakumea kaleratu nahian ari dira azken egunotan. Adingabeko haur baten arduraduna da kaleratze arriskuan dagoen pertsona.

Orain artean, "alokairu beltzean" egon da emakumeak bizitoki duen etxebizitza. Izan ere, legezko jabeak ez dio kontraturik egin alokatzaileari. Hala, une honetan ezin du auzitara jo emakumea etxegabetzeko, "berak legea urratu duelako", eta horregatik jo du Desokuparengana.

Espainiako Estatuan hamaika kaleratzetan parte hartu du enpresak, Poliziarekin elkarlanean sarri. Portugaleteko Gizarte Eskubideen Bulegoak salatu duenez, "bortxa eta oldarkortasun giroa" erabiltzen ditu enpresak etxegabetzeak egiteko, "matoien" bidez.

Ustez, honakoa izango litzateke Desokupak Euskal Herrian jarduten duen aurreneko aldia.

Greba egin dute Nafarroako Acciona-Eromeko langileek, hitzarmena lortzeko
Accionaren instalazioak mantentzen dituzten dituzten Erom enpresako 200 langileek greba egin zuten atzo. Bost urte daramate hitzarmenik gabe, eta salatu dute etengabe okertu dizkietela lan baldintzak tarte horretan, "inoiz ikusi gabeko prekarietate mailara" iritsi arte. Abenduaren 17rako eta 19rako ere deitu dute greba.