AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Emakume bat etxetik kanporatu dute Baionan

Urriaren 30ean etxegabetu zuen poliziak Baionako pisu batetik, legezko jabeak eta epaitegiak hala eskatuta. Larriki gaixorik dago 69 urteko emakumea, eta elbarritua da.

Urteak zeramatzan 69 urteko emakumeak Baionan (Lapurdi) etxetzat zuen pisuko legezko jabearekin gatazkan. Jabeak eta kasua esku artean izan duen epaileak hala aginduta, urriaren 30ean kanporatu zuen poliziak etxetik, kale gorrian utziz. Minbizia bat du emakumeak, eta elbarritua da.

Legez, Frantziako Estatuaren eremu administratibo osoan debekatuta daude etxegabetzeak azaroaren 1etik martxoaren 22ra bitartean, negua delako. Neurri hori indarrean sartu baino bi egun lehenago gauzatu zuten emakumearen kaleratzea. Haren abokatuaren asmoa da, neurri hori oinarri hartuta, emakumeak berriz etxe bat izan dezan lortzea.

Langileon Babes Kolektiboak Donostiako Kontseilu Sozialistaren eskutik gauzatuko du jardun politikoa
Aurtengo martxoan aurkeztu zuten Langileon Babes Kolektiboa, eta kideek jakinarazi dute Donostiako Kontseilu Sozialistaren Langile Autodefentsa Sare gisa egingo dutela lan aurrerantzean.