AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Emakume bat hainbat egunez atxiki eta bortxatu dute bi gizonezkok Mungian

Emakume bat bahituta izan dute bikotekideak eta haren bizilagunak, ostiraletik atzora arte. Astelehen goizaldean bien artean eraso egin eta bortxatu zuten, eztabaida baten ondoren. Epaileak aske utzi ditu bi erasotzaileak.

Atzo, astelehena, 45 eta 48 urteko bi gizonezko atxilotu zituzten Mungian (Bizkaia), emakume bati eraso egiteagatik. Emakumearen bikotekidea da erasotzaileetako bat, eta bestea, haren bizilaguna.

EITB-k jakinarazi duenez, bikotekideak Mungian duen etxebizitzan bahituta izan dute emakumea, ostiraletik. Telefono mugikorra kendu zioten. Astelehen goizaldean, 00:15ak aldera, Poliziari hots egin zion herritar batek, emakumearen oihuak zirela-eta. Udaltzainak bertaratzean, odol arrastoak eta mahai puskatu bat ikusi zituzten, baita emakumearen oihuak entzun ere.

Hala, emakumeak jakinarazi zuen eztabaida izan zuela bikotekidearekin, eta gero, eraso egin ostean, sexu-harremanak izatera behartu zuela, EITB-k jaso duen modura. Bikotekidearen bizilagunak ere "erasoan parte hartu" zuela azaldu du emakumeak. Beranduago jakin zen hainbat egunez atxikita izan dutela.

Epaileak aske utzi ditu bi erasotzaileak. Hilean birritan epaitegira aurkezteko agindu die.

Patxi Ruizek bederatzigarren eguna hasi du gose eta egarri greban, eta borrokaldira batu dira Itziar Moreno, Irantzu Gallastegi eta Iñaki Etxeberria preso politikoak
14 kilo galdu ditu Ruizek, eta uko egin dio serum sarrera batera konektatzeari. Kartzelako medikuak atzo ere ez zuen artatu, eta abokatuekin biltzeko "inolako asmorik ez" duela adierazi du zuzendaritzak. Bestalde, 24 orduko baraualdia egin du Itziar Moreno preso politikoak, eta janariari uko egiten ari dira Irantzu Gallastegi eta Iñaki Etxeberria, Dani Pastorrek, Oskar Barrerasek eta Aitor Cotanok hasitako dinamikara batuz. Gainera, "txapeoan" jarraitzen dute Ibai Aginaga eta Jon Kepa Preciadok. Mobilizazioek aurrera segitzen dute Euskal Herriko kaleetan.