AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Emakume bat hiltzen saiatu da gizonezko bat Berriozarren, urruntzeko agindua urratuta

Gizonezko batek bikotekide ohia eta haren alaba inguratu zituen larunbatean Berriozarren, heriotz-mehatxuak eginez. Taberna baten barruan babestu ziren biak, baina inguruko zuhaitz batean ezkutatuta zuen labana hartu eta haiengana jo zuen erasotzaileak.

Aurreko larunbatean, otsailak 8, emakume bati eraso egin zion bikotekide ohiak Berriozarren (Nafarroa). Urruntzeko agindua urratuta, emakumearengana jo zuen gizonezkoak, eta heriotz-mehatxuak egin zizkion. Alabarekin zegoen emakumea, eta biak taberna baten barruan babestu ziren arren, inguruko zuhaitz batean ezkutatuta zuen labana bat hartu eta berriro inguratu zituen erasotzaileak.

Poliziak geratu zuen gizonezkoa, eta atxilo eraman zuen. Urruntzeko agindua urratzea eta bikotekide ohia hiltzen saiatzea leporatu zioten. Erasotzailea espetxean dago une honetan, epaileak aginduta.

Kaleratzeen aurkako lanuzteekin segitzen dute Araban Celsako langileek
Joan den ostegunean hasitako mobilizazio eta lanuzteekin jarraitzen dute Celsa enpresako langileek, enpresak "negoziazioak bukatutzat" jo ondoren. Hiru txandetan egingo dituzte lanuzteak, gutxienez, ostiralera arte. Beharginek salatu dute enpresa mehatxutzat erabiltzen ari dela Lan Estatutuaren 52. artikulua, eta beste hiru langile kaleratze arriskuan daudela gaixo egoteagatik.