AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Emakume bat hiltzen saiatu da haren bikotekidea, Donostian

Gizon bat atxilotu dute gaur Donostian, bikotekidea hiltzen saiatzeagatik. Soto batean zegoen emakumea, eta haren bikotekideak su eman dio tokiari. Bestalde, Barakaldon emakume bat jazarri zuen atzo haren bikotekide ohiak, labana gainean zeramala.

Gaur, hilak 24, Donostian (Gipuzkoa) emakume bat hiltzen saiatu da haren bikotekidea; berrogeita bederatzi urteko gizonezko bat. Erasotzailea atxilotu du Donostiako Udaltzaingoak. Alde Zaharreko lurpeko lokal batean zegoen emakumea, eta gizonezkoak su eman dio sotoari. Bere kabuz hortik ateratzea lortu du erasotuak, eta Donostiako ospitalean artatu behar izan dute, antsietate krisi batek jota.

Beste eraso bat Barakaldon

Ez da izan azken orduetako eraso bakarra. Bart, Barakaldon (Bizkaia) emakume bat jazarri du haren bikote ohiak. Hainbat kaleetatik emakumea jarraitu zuen gizonezkoak, 18 zentimetroko labana jaka barruan zeramala. Ostatu batean aterpetu zen emakumea, eta laguntza eskatzea lortu zuen.

Oskarbi dendetako zazpi langile kaleratu ditu O-Bi oinetako enpresak
"Lan baldintza duinagoak lortzeko eta prekarietateari aurre egiteko" antolatzen hasi ziren kaleratutako zazpi emakumeak. "Ekonomia arazoak" argudiatu ditu enpresak, baina langileek salatu dute "gezurra" dela hori. Arrasateko, Zarauzko zein Azpeitiko beharginak daude tartean.