AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Emakume bat indarrez eta hiltzeko mehatxupean atxiki du haren bikotekideak

Larunbat goizaldean Nafarroatik Errioxara eraman zuen emakumea bere bikotekideak. Heriotza mehatxuak egin zizkion behin eta berriz.

Joan den larunbat goizaldean, 02:00 aldera, emakume bat eraso zuen haren bikotekideak. Nafarroan bizi da emakumea, baina 40 urteko gizonezkoak indarrez eraman zuen Errioxaraino, han bizi baita bera. Etxebizitza batean atxiki zuen indarrez, eta hiltzeko mehatxupean: gelatik irtenez gero hil egingo zuela esan zion emakumeari.

Dei bat jaso zuten guardia zibilek, eta etxebizitzara bertaratu zirenean, erasotzaileak uko egin zion haren bikotekidea aske uzteari. Orduan ere behin eta berriz egin zion mehatxu; besteak beste, adierazi zion hil egingo zuela haren kontrako salaketa bat aurkeztuz gero.

Atxilo eraman zuten gizonezkoa, eta epailearen esku utzi. Legez kanpoko atxikipena eta hertsapen eta mehatxu delituak leporatu dizkiote.

Bategin Langile Autodefentsa Sarea aurkeztu dute Goierrin
Autodefentsa Laboraleko Sarea izan beharrean, urrats bat egin eta, aurrerantzean, Langile Autodefentsa Sarea izango da Bategin. Alor laboralari lotutako auziez gain, "langileon diru iturri ezberdinen defentsarako tresnak sortzea" ere barne hartuko luke Bateginen dinamika berriak, beraz. "Gure bizi-baldintzak kolokan dauden honetan, horiek defendatuko dituen antolakuntza eredua ezinbesteko dugu", diote Bategineko kideek.