AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Emakume bat jipoitu eta erre du bere bikotekide ohiak, Deustun

Kolpeek eragindako zauriekin eta erredurekin eraman dute Gurutzetara 58 urteko emakumea; larriki zauriturik dago.

58 urteko emakume bat larriki zauriturik dago Gurutzetako Ospitalean (Barakaldo, Bizkaia), bere bikotekide ohiak emandako jipoiaren eta eragindako erreduren ondorioz. Hainbat hedabideren arabera, atzo izan zen erasoa Deustuko (Bilbo, Bizkaia) etxebizitza batean: emakumea jipoitu eta bere arropari su eman zion gizonak. Bizilagun batek lagundu zion emakumeari sua itzaltzen.

Zauriekin eta erredurekin eraman zuten erietxera, eta berak azaldu zuen bikotekide ohiak egin ziola eraso. Etxebizitza berdinean atxilotu zuten gero 63 urteko erasotzailea.

Greba egin dute milaka ikaslek, enpresari handien menpeko hezkuntzaren kontra
Greba eguna izan da gaurkoa Hego Euskal Herriko hezkuntzan. Ikasle Abertzaleak antolakundearen mobilizazio-deialdiarekin bat egin eta grebara jo dute bigarren hezkuntzako, lanbide heziketako nahiz unibertsitateko milaka ikaslek. Eguerdian elkartu dira gazteak lau hiriburuetan, eta manifestazioak egin dituzte; "enpresari handien menpeko hezkuntza" salatu eta "hezkuntza sistema sozialista" aldarrikatu dute.