AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Emakume bat labana batekin mehatxatu du bikotekideak, Gasteizen

Gasteizko etxebizitza batean jazo da erasoa. Semearekin batera etxetik ihes egitea eta Ertzaintzari hots egitea lortu du erasotutako emakumeak. 20 urte ditu atxilotutako gizonezkoak, eta atzeman zutenean, gainean zeraman labana.

Atzo, irailak 4, emakume bat labanaz mehatxatu zuen bere bikotekideak, Gasteizen (Araba). Andre Maria Zuriaren Koroatzearen kaleko etxebizitza batean jazo zen erasoa, bien arteko eztabaida baten erdian. Semearekin batera etxetik ihes egin eta Ertzaintzari hots egin zion erasotutako emakumeak; hala, azaldu zuen bikotekideak mehatxatu zuela, baita euren etxebizitzan kalteak eragin zituela ere.

Erasotzailea atxilotu zuen Ertzaintzak, "genero indarkeriaren delitua" egotzita. 20 urte ditu, eta atzeman zutenean etxean ez zegoen arren, gainean zeraman labana.

Amiantoaren eraginez, gutxienez hiru langile izan dira erailak azken hilabetean
Aurten, gutxienez 22 behargin hil dituzte amiantoaren eraginez Hego Euskal Herrian. Erandioko Astilleros Reunidos del Nervion enpresan aritu zen lanean zenbatu duten azken hildakoa. Amiantoarekin harremanetan lan egin izan dutenen gaixotasunak osagai horrek sortu zituela onartuz, Gizarte Segurantzaren hainbat ebazpen argitaratu dituzte azken asteotan.