AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Emakume bat labanaz mehatxatu du haren senarrak, Getxon

Gizonezkoak aiztoa atera eta emaztea mehatxatu zuenean, euren alabak geldiarazi zuen aita. Udaltzainei hots egin zien emakumeak, eta haiek heldu zirenerako erasotzaileak ihes egin zuen arren, atxilotu egin zuten gero. Epailearen esku dago ordutik. Astelehenean beste bi emakumeri egin zieten eraso, Gasteizen.

Asteazkenean, hilak 20, laguntza eske zebilen emakume baten deia jaso zuten Getxoko (Bizkaia) udaltzainek, eguerdiko 13:00ak aldera. Hasiera batean egoeraren inguruan xehetasunik eman ez zuen arren, telefonoz "beldur zantzuak" nabariak zirela azaldu zuen Udaltzaingoak. Emakumeak adierazitako tokira heldu zirenean, hark jakinarazi zuen senarrak aizto handi batekin mehatxatu eta ospa egin zuela. Oldarraldiaren lekuko izan zen alabak geldiarazi zuen aita.

Handik gutxira, gertuko apustu etxe batean atxilotu zuten erasotzailea. Atxiloketaren prozedurak amaitu ostean, epailearen aurrera eraman zuten.

Beste bi eraso astelehenean

Iragan astelehenean, hilak 18, bi emakumeri eraso egin zieten haien bikotekideek, Gasteizen (Araba). Kalean jazo ziren bi erasoak, jendaurrean.

Astelehenean familia bat etxegabetuko dute Iruñean
Nafarroako PAH plataformak kaleratzea atzeratzea lortu badu ere, datorren astelehenean etxegabetuko dituzte bikote bat eta haien lau seme-alabak. Errotabidea enpresaren Babes Ofizialeko Etxebizitza batean bizi dira egun, baina ezin dute alokairu soziala ordaindu. Nafarroako Gobernuak babestutako etxebizitzetako bat da. Astelehenean Soto De Lezkairu kalera bertaratzera dei egin dute PAHeko kideek.