AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Emakume bat labankadaz erail du haren bikotekide senperearrak

55 urte zituen emakumeak, eta aurreko ostiralean topatu zuten haren gorpua. Senperen atxilotu zuten hiltzailea. Aurten gutxienez hiru hilketa matxista atera dira argitara Euskal Herrian.

Joan den ostiralean, gauerdi aldera, 55 urteko emakume baten hilotza aurkitu zuten Armillac Lot-et-Garonen (Akitania). Bere etxean topatu zuten gorpua, labankatuta. Emakumearen bikotekidearen bila aritu ostean, Senperen (Lapurdi) atxilotu zuten; aitortu egin zuen hark erail zuela neska-laguna.

Urtea hasi zenetik, indarkeria matxistarekin lotutako hiru erailketa atera dira argitara Euskal Herrian. Urtarrilean, bikote batek emakume bat hil zuen Aizarnazabalen (Gipuzkoa), atxiki eta sexualki esplotatu ostean; otsailean, Sestaon (Bizkaia) erail zuen emakume bat haren senarrak, antza, aizkora bat erabilita; apirilean, emakume bat eskopetaz hil zuen haren bikotekideak Miarritzen (Lapurdi).

Urrats bat emakume langileon gaitasunak antolatzeko bidean
Atzo 700 pertsona inguru bildu ziren Itaiak antolatutako aurreneko jardunaldi nazionaletan. Goizean goiz hasi zen egitaraua Urretxu-Zumarragan, eta besteak beste, "emakume langileon egoera eta borroka ulertzeko proposamen politikoak", "etxeko lanen eta horiek egiten dituzten langileen egoera" nahiz "krisi kapitalista" izan zituzten hizpide egun osoan zehar. Amaierako ekitaldian "emakume langileon interesak defendatuko dituen programa politikoa" garatzera eta borroka prozesuak martxan jartzera deitu zuten Itaiako kideek.