AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Emakume bat lotu eta indarrez atxiki du haren anaiak Bilbon

Asteazkenean izan zen erasoa, Bilboko Indautxu auzoan. Ihes egitea lortu zuen emakumeak, autotik jauzi egin ondoren. Atzo atxilotu zuten erasotzailea.

Asteazkenean, uztailaren 14an, Bilboko (Bizkaia) Indautxu auzoan emakume bat lotu eta indarrez atxiki zuen haren anaiak. 49 urte ditu gizonak, eta atzo atxilotu zuten erasoa dela-eta, ostatu hartu zuen hotelean.

Goizeko 10:00ak aldera, Indautxuko garaje batean sartu eta arrebaren esperoan egon zen gizona, urruntze-agindua apurtuta. Arrebak bere autoa garajean utzi zuenean, emakumearengana jo, lotu eta mehatxu egin zion, eta gizonaren autora eraman zuen bortxaz.

Autoa martxan zegoela jauzi egin zuen emakumeak, eta zauritu egin zen. Alde egitea lortu zuenean, ihes egin zuen erasotzaileak.

Torturatu egin zituztela salatu dute Zuriarrainek eta Agirrek 13/13 sumarioan: "Sentitzen nuen hiltzen ari nintzela"
Auzipetuen deklarazioetan eman zituzten tortura testigantzak Naia Zuriarrainek eta Saioa Agirrek, atzo; besteak beste, mehatxuak, kolpeak, poltsarekin itotzea eta indarkeria sexuala salatu zituzten bi auzipetuek. Poliziek deklaratu dute gaurko saioan, lekuko gisa.