AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Emakume bat mehatxatu eta prostituitzera behartu dute Artikan

Hiru pertsona auzipetu dituzte Nafarroan, 27 urteko emakume venezuelar bati iruzur egin eta, mehatxuak tarteko, prostituitzera behartzeagatik.

Atzo argitara atera zenez, 27 urteko emakume bat prostituitzera behartu dute Artikan (Nafarroa). Horren harira, hiru pertsona ari dira ikertuak izaten. Emakumeak berak azaldu duenez, iruzurren bidez konbentzitu zuten Venezuelatik Euskal Herrira etortzeko, spa batean masajista modura lan egingo zuela hitzemanez. Gero, ordea, Artikako pisu batean prostituitzera behartu zuten behin, mehatxuak tarteko. 120 euroren truke derrigortu zuten, eta gero, gainera, iruzur egin zion emakumeetako batek poltsikoratu zuen diru kopuru hori.

Emakume gazteak jakinarazi zien berehala alde egin nahi zuela pisu horretatik, eta orduan, Alberiten (Errioxa) lanpostu bat eskaini zion engainuaren parte izan zen emakumeetako batek. Hara mugitu zenean, baina, jakinarazi zioten sexu-masajeak eman beharko zituela, eta horren aurrean, ihes egitea eta salaketa jartzea erabaki zuen venezuelarrak.

Martxan da Igorreko Kiñu gaztetxearen aurkako kaleratze prozesua
Kiñu gaztetxeko kideek uztailean aurkeztu behar izan zuten epaitegian, eta ohartarazi zuten irailean abiaraziko zutela berriz gaztetxearen aurkako prozesu judiziala. Igorreko hainbat gaztek 2013ko udazkenean birjabetu zuten, aurrerantzean, gaztetxea izango zen eraikina.