AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Emakume bat taldean bortxatu dute Plentzian

Hainbat gizonek egin zioten eraso emakumeari igande goizaldean.

Emakume bat taldean bortxatu zuten igande goizaldean Plentzian (Bizkaia). Emakumeak azaldu duenez, hondartza inguruan izan zen erasoa 02:30ak aldera, eta hainbat gizonen artean erasotu zuten. Igandean bertan salatu zuen gertatutakoa.

Poliziaren jazarpenaren aurrean, klase elkartasuna aldarrikatu dute Hernanin
Aurreko asteburuan Ertzaintzak gazte bana atxilotu zuen Hernanin eta Andoainen, kalean oldartu ostean. Bilbon, Iruñean eta Donostian ere izan ziren atxiloketak aste berdinean; azken asteetan, gainera, bereziki nabarmena izan da jazarpen poliziala Gipuzkoako hiriburuan, eta dozenaka izan dira zaurituak eta atxilotuak. Bart Plentzian eraman dituzte atxilo hiru pertsona, eta Ertzaintzak gomazko pilotak erabili ditu kalean zeudenen kontra.