AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Emakume batek Donostian jasandako sexu-erasoaren berri eman dute

Otsailaren 12an eraso zion 46 urteko gizon batek, Donostiako etxebizitza batean. Indarkeria matxistagatik aurrekariak ditu erasotzaileak.

Atzo jakinarazi zuten 46 urteko gizonezko bat atxilotu zutela Donostin (Gipuzkoa), emakume bati sexu-erasoa egiteagatik. Hiriko etxebizitza batean izan zen erasoa joan den otsailaren 12an, erasotzaileak logela bat alokatu baitzuen bertan. Polizia-iturrien arabera, gizonak "indarkeriazko eta larderiazko jarrera" baliatu zuen emakumeari eraso egiteko, eta etxetik alde egin zuen gero.

Atzo atzeman eta atxilotu zuten, eta Donostiako Guardiako Epaitegiaren esku utzi behar zuten, antza. Erasotzaileak aurrekariak ditu indarkeria matxistagatik.

"Horrelako albisteek argi uzten dute indarkeria matxista etengabe areagotzen eta normalizatzen ari dela", salatu du Donostiako Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak: "Egoera oso larria da, eta matxismoarekin behin betiko amaitu nahi badugu, antolatzea eta borrokatzea baino ez zaigu geratzen". Martxoaren 8an, Emakume Langilearen Nazioarteko Egunean, kaleak hartzera deitu du.

Donostian, Ertzaintzak emakume bat konorterik gabe utzi zuen bere atxiloketan
Jatorri kolonbiarreko emakumearen atxiloketa ikertzen ari dira: garuneko edemarekin eta paralisi partzialarekin irten zen komisariatik. Jaurlaritzak ez du ertzain erasotzaileen aurkako neurririk hartu.