AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Emakume batek salatu du hainbat urtez eraso duela bikotekideak Zarautzen

Igandean atxilotu zuten 48 urteko erasotzailea Zarautzen. Bestalde, larunbatean beste gizonezko bat eraman zuten atxilo Gasteizen, bikotekide ohiari eraso egiteagatik.

48 urteko gizonezko bat atxilotu zuten igande gauean Zarautzen (Gipuzkoa), bikotekideari eraso egitea leporatuta. Emakume bat erasotua izaten ari zenaren abisua jaso ostean bertaratu ziren ertzainak bikotearen etxebizitzara, eta emakumeak jakinarazi zuen hainbat urtez egin dizkiola tratu txarrak bikotekideak. Biharamunean eraman zuten erasotzailea epailearen aurrera.

Gasteizen (Araba) ere eman dute indarkeria matxista kasu baten berri. Gizonezko batek bikotekide ohiari egin zion eraso larunbatean, 21:30ak aldera, Alde Zaharrean. Lekuko batek ohartarazita hurbildu ziren erasoa izan zen tokira udaltzainak, eta erasotzailea atzeman zuten. Erasotua izan zen emakumea, aldiz, erietxera eraman zuten.

Gasteizko Itaiak, erasoa salatzeaz gain, elkarretaratzera deitu du biharko, urtarrilak 13, 19:00etan Plaza Berrian.

Gasteizko Itaiak protestara deitu du biharko, emakume bati bikotekide ohiak egindako erasoa salatzeko
19:00etan Plaza Berrira bertaratzeko deia egin du Gasteizko Itaiak. "Beharrezkoa dugu indarkeria matxista gainditzeko erantzun eraginkorrak garatzea", adierazi du.