AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Emakume baten aurkako tratu txarrak salatu dituzte Beasainen

Gizonezko bat atxilotu zuten pasa den larunbatean Beasainen, bere bikotekideari tratu txarrak egitea egotzita. Anbulatorioan artatu behar izan zuten emakumea. Dozenaka herritarrek elkarretaratzea egin zuten atzo arratsaldean, erasoa salatzeko.

Beasaingo (Gipuzkoa) Zubizumu plazan elkartu ziren atzo arratsaldean, hilak 16, dozenaka herritar. Hala, Beasaingo herria indarkeria matxistaren kontra lelopean, asteburuan herrian jazotako erasoa salatu zuten. Larunbatean, hilak 14, bikotekidearen tratu txarrak jaso izana salatu zuen emakume batek. Gizonezkoa atxilotu zuen Ertzaintzak, eta anbulatorioan artatu behar izan zuten emakumea. Atxilotua epailearen aurretik igaro da jada, eta baldintzapeko behin-behineko askatasuna ezarri diote, urruntze aginduarekin.

Gizonezko bat atxilotu dute Durangon sexu eraso bat egiteagatik
Igande goizaldean sexu erasoa jasan zuen Durangoko emakume batek, kalean. Erasotzailearen aurkako salaketa jarri ostean, atzo goizaldean atxilotu zuten gizonezkoa, eta epailearen aurrera eraman dute jada. Gertakarien aurrean, ostiralean mobilizatzera deitu dute herriko bi eragilek.