AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Emakume baten etxeari su eman dio bere bikotekideak Galdakaon

Aurretik ere tratu txar jarraituak ematen zizkion 38 urteko gizonak.

Atzo jakinarazi zutenez, Galdakaon (Bizkaia) atxilotutako gizon bat kartzelaratu du Bilboko (Bizkaia) epaitegiak, bere bikotekidearen etxebizitzari su emateagatik; asteazken gauean izan zen erasoa. Gainera, emakumearen gertuko pertsona baten ibilgailuari ere su eman ote zion ikertzen ari dira.

Horren aurretik ere, emakumeak modu jarraituan jasaten zituen bikotekidearen tratu txarrak. Gizona atxilotua izan baino egun bat lehenago, esaterako, emakumeari eraso zion; jo eta iraindu egin zuen, eta heriotza-mehatxuak egin zizkion.

Ablitaseko langile bat hil da, aldamio batetik erorita
Tarazonan ari zen lanean 40 urteko gizona, obra batean. 10 metroko altueratik jausi da, etxe-aurre bat lantzen ari zela.