AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Emakume baten gorpua topatu dute Soraluzen; antza, semeak hil du

Gaur aurkitu dute 74 urteko emakumearen hilotza, bere etxean. Antza, 33 urteko semeak erail du. Hilketa matxistaren hipotesia baieztatzen badute, honekin, aurtengo hirugarren kasua izango litzateke. Iaz, lau emakume erail zituzten Euskal Herrian.


Antza gauerdian izan zen erailketa, 03:00ak baino lehen. Ertzainek deia jaso eta Soraluzera bertaratzean, emakumearen semearekin egin dute topo kalean, eta hark jakinarazi die pertsona bat hilik zegoela bere etxean. Sartu eta hilotza aurkitzean atxilotu du 33 urteko gizonezkoa Ertzaintzak, ama hiltzea leporatuta.

Aurtengo hirugarrena

Joan den asteko erailketa bikoitza gehituta, honakoa izango litzateke aurtengo hirugarren hilketa matxista. Aurreko astean, Abanton (Bizkaia) gizonezko batek bikotekidea eta haren alaba hil zituen, 54 eta 24 urtekoak.

2019. urtean lau izan ziren Euskal Herrian eraildako emakumeak, eta Berria-ren arabera, 2003. urtetik hona, 105 izango lirateke.

Correoseko beharginek adierazi dute ez direla lanera joango babeserako materialik jaso ezean
Etengabeko arriskuan daudela salatu dute Correoseko langileek, zuzeneko harremana eta kontaktua dutelako pertsona ugarirekin zein eskutik eskura erabiltzen den materialarekin, babeserako inolako baliabiderik eta neurririk gabe. Enpresari eskatu diote lana modu seguruan egin ahal izateko beharrezko materiala bermatzea; bestela, bertan behera utziko dute jarduna.