AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Emakume bati autobus bat hartu eta alde egitea galarazi dio bere bikotekideak, Iruñeko geltokian

Iruñetik alde egitea erabaki zuen emakumeak, baina autobus geltokira bertaratu eta bidea itxi zion mutil lagunak. Emakumearen gauzak hartu zituen gainera, eta horiek emateari ere uko egin zion; tartean, emakumearen dokumentazioa.

Asteburuan 33 urteko gizon bat atxilotu zuten Iruñeko (Nafarroa) autobus geltokian, neska lagunari tratu txarrak ematea leporatuta. Izan ere, emakumeak enegarrenez erabaki zuen hiriburutik alde egitea, autobus bat hartuta. Bikotekidea, baina, autobus geltokira bertaratu zen; emakumeari bidea itxi eta autobusa hartzea eragotzi zion. Emakumearen gauzak hartu zituen gainera, besteak beste, bere dokumentazioa, eta uko egin zion horiek itzultzeari.

Lekuko batek hots egin zien polizia-agenteei, geltokian emakume bat negarrez zegoela eta gizon bat bera bultzatzen ari zela esanez. Neska laguna zutabe baten kontra bultzatzen eta zokoratzen ari zen, hain zuzen.

Poliziak haiengana joan zirenean azaldu zuen emakumeak ez zela halako zerbait gertatzen zen lehen aldia, eta salaketak aurkeztu izan dituela aurretik. Erasotzailea atxilo eraman zuten.

Poliziaren kontroletatik ihesi, azken egunetan ere muga-bidea igerian igarotzen saiatu dira hainbat eta hainbat pertsona migratzaile
Aurreko asteburuan ere 100 pertsona migratzaile baino gehiago igaro dira Irundik, eta antza, gero eta gehiago dira Bidasoa ibaia igerian gurutzatzen saiatzen direnak. Azken hilabeteetan bi lagun hil dira han, itota. Atzo bertan zazpi pertsona atxilotu zituzten Hego Euskal Herrian, migratzaileak Frantziako Estatura eramateagatik diruaren truke.