AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Emakume bati eraso dio bikotekide ohiak Gasteizen

Iragan igandean izan zen erasoa, eta Txagorritxu ospitalean artatu behar izan zuten emakumea.

Joan den igandean, otsailaren 27an, emakume bati eraso zion bere mutil lagun ohiak, Gasteizen (Araba). Hiriaren erdiguneko etxebizitza batean jo zuen bere aurka, eta osasun-langileek artatu behar izan zuten emakumea erasoa zela-eta; anbulantzia batean lehenengo, eta Txagorritxu erietxean gero.

Udaltzainek atxilo eraman zuten erasotzailea, indarkeria matxista delitu bat leporatuta.

Bizkaiko Etxeko Langileen Elkarteak sektoreko lan-baldintzen berri eman du berriro
Urtero biltzen ditu Bizkaiko etxeko langileen lan-baldintzen inguruko datuak, bai eta txostena argitaratu ere. Lan-baldintza latzak azaleratu ditu berriro ere: irregulartasunak, lanaldi amaiezinek, segurtasun- eta osasun-baldintza desegokiek eta abar luze batek ezaugarritzen dute sektorea.