AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Emakume bati eraso dio bikotekideak Bilbon

Azken egunetan, eraso matxista ugariren berri eman dute Gasteizen, Tuteran, Irunen, Errotxapean eta Zornotzan ere.

Atzo goizaldean, 02:00ak aldera, emakume bati eraso zion bere bikotekideak Bilbon (Bizkaia). Laguntza eske hots egin zuen emakumeak, etxebizitza batetik. Handik gutxira atxilotu zuten 29 urteko erasotzailea, eta jakinarazi dute aurrekariak dituela indarkeria matxistagatik.

Azken egunetan, askotariko eraso matxistak atera dira argitara Euskal Herrian: Gasteizen (Araba) bi emakumeri eraso diete, bikotekideak bati eta koinatuak beste bati; Tuteran (Nafarroa), emakume bati eraso dio gizon batek, kalean; Irunen (Gipuzkoa), maiatzaren amaieran izan zen sexu-eraso baten berri eman dute; Errotxapean (Iruñerria, Nafarroa), hainbat emakumeri eraso zieten asteburuan, festetan, eta Zornotzan (Bizkaia), gutxienez hiru emakumek jasan dituzte eraso matxistak astebetean.

Gipuzkoako gotzaitegi aurrean protesta egingo du bihar Zestoako Gazte Asanbladak
Maiatzaren amaieran Zestoako Gaztetxe berria uzten ez bazuten, salaketa bat aurkeztuko zuela esan zien gotzaitegiak Gazte Asanbladako kideei. 'Eliza negoziatu, Gaztetxea zentrora!' aldarripean elkarretaratuko dira bihar, Donostian.