AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Emakume bati eraso dio bikotekideak Gasteizen

43 urteko gizonezko bat atxilo eraman dute Gasteizen, Zabalgana auzoko etxebizitza batean bikotekideari eraso egiteagatik. Emakumea ospitaleratu behar izan dute.

Igande gauean izan zen erasoa, bikoteak Gasteizko (Araba) Zabalgana auzoan partekatzen duen etxebizitzan. Antza denez, erasotzaileak eztabaida baten ostean eraso zion emakumeari, eta hark poliziari hots egin zion erasoaren berri emateko. Udaltzainek berehala eraman zuten atxilo 43 urteko gizona.

Polizia-etxean aitortu zuen eraso egin ziola bikotekideari, eta atxilo mantentzea erabaki dute. Erasotua izan zen emakumea, berriz, ospitalera eraman behar izan zuten.

Azkenaldian ere atera dira argitara bortizkeria matxistarekin lotutako kasu gehiago. Aste honetan bertan, gizonezko bat bere bikotekidea erailtzen saiatu da Bidarten (Lapurdi), eskopeta bat erabilita.

Itaiak 'Gaitasunak antolatu' jardunaldiak egingo ditu ekainaren 12an
Urretxu-Zumarragan izango dira 'Gaitasunak antolatu' jardunaldiak. "Gaitasun teoriko-politikoak eskuratzearen" garrantzia azpimarratu dute Itaiako kideek, "emakume langileok aktibo politiko bilakatzeko" bidean. Aurki aurkeztuko dituzte jardunaldien nondik norakoak Euskal Herriko hainbat tokitan.