AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Emakume bati eraso dio bikotekideak Nafarroako autobus batean

A-15 errepidean eraso zion emakumeari 34 urteko gizonak, eta hainbat pertsonak esku hartu zuten.

Atzo jakinarazi zutenez, emakume bati eraso zion bere mutil lagunak Nafarroan autobus batean zihoazela. A-15 errepidetik zihoan ibilgailua, eta 34 urteko gizonak bikotekideari eraso egin zionean, beste bidaiari batzuek esku hartu zuten; erasotzailea kolpatu zuten. Polizia-indarrei hots egin eta Tafalla (Nafarroa) parean gelditu ziren. Atxilo eraman zuten gizona.

Joan den asteburuan, gutxienez hiru emakumeri egin zizkieten sexu-erasoak Tuteran (Nafarroa), Gasteizen (Araba) eta Errenterian (Gipuzkoa).

Italian oinarrizko errenta kenduko diete lan eskaintzaren bati uko egiten diotenei
2023rako aurrekontuen barruan, oinarrizko errenta jasotzeko baldintzak gogortuko ditu Italiako Gobernuak, eta dirulaguntza hori izateko denbora-tartea murriztuko du. 2024rako guztiz ezabatu nahi du prestazioa, eta modu progresiboan ekingo dio horri.